“Ipuinak nola kontatu?” Pello Añorgaren hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2017ko urt. 11a, 17:52

Datorren asteazkenean, hilaren 18an, arratsaldeko 18:30etan izango da hitzaldia La Sallen.

Datorren asteazkenean, hilaren 18an, asteazkenean, La Salle Ikastetxean Guraso Eskolako bigarren topaketa izango dute. Arratsaldeko 18:30etan hasita, Pello Añorgak, ipuin kontalaritzan aditua den idazleak, honako gaiak landuko ditu: ipuinak kontatzeko estrategiak, ipuinen garrantzia, etxeko haurren liburutegia, adin ezberdinentzat ipuinak, baliabide digitalak eta abar.

Batez ere haur txikiak dituzten familiei zuzendua egongo bada ere, gaian interesa izan dezakeen edonor gonbidatua dago bertara. Hitzaldia Ikastetxeko liburutegian, arratsaldeko 18:30etan eta euskara hutsez gauzatuko da.

Gonbidatuak zaudete!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide