Lehen orduko ospakizuna, gabon doinu, bertso, musika kontzertu eta dantzarik ez da falta izan gaurko saioan. Hamaiketakorako, nola ez, txistorra eta ogia, atzoko San Tomasen izenean.
La Salle ikastetxetik HHko "barku-gela"n Jaiotza prestatu duten guraso bolondresei eskerrik asko erraldoi bat eman nahi izan die (ikus argazkia).
Gogoratu, etzi, abenduaren 24ean, Aritzbatalde Plazan goizeko 11:00etan dugula zita, katekesikoekin batera bihotzak gabon doinuz alaitzeko!
Eguberri oN!