Bertso koplak, Gabon abesti saioa, haurrentzako tailerrak, lehiaketa ezberdinak, zozketak… arratsaldea girotzeko osagaiak izan ziren. Txokolate beroa eta gabon jakiak ere ez ziren falta izan. Eta Guatemalako proiekturako dirua biltzeko modu ezberdinak: Tandanacui dendan, postalak eta ikasle-irakasleek, urtean zehar egiten dituzten pitxi, koaderno eta apaingarriak erosiz. Edota DBH 3ko ikasle talde batek SEIN irakasgaian landuta abiarazi duten proiektuan lagunduz. Emaús fundazioarekin elkarlanean, arropa bilketa bat bideratu dute aste guztian, larunbatean eman ziotelarik bukaera. Erabilgarria den arropa Emaús Fundazioak berain bigarren eskuko dendetara eramaten dituzte, eta egoera txarrean dagoena, berriz, isolakinak eta trapuak egiteko erabiliz birziklatuko dituzte (iaz, 325kg arropa bildu ziren eta 1.495€ lortu).