Anatoli Karpoven izena Gari Kasparoven ibilbidearekin lotuta geratu da ezinbestean. 1984az geroztik jokatu zituzten munduko lau txapelketen finaletan, bakoitzak Sobietar Batasunarekiko zuen ikuspegia osagai esanguratsua izan zen, eta tentsioa xake taulan ez ezik maila politikoan, adierazpenetan eta epaileen erabakietan ere islatu zen. Gari Kimovitx Weinstein Bakun jaio zen, Azerbaijango hiriburuan, Kaspio itsasoaren magalean, 1963ko apirilaren […]