Errusiako Iraultza emakumeen eta langileen borroketatik ernatu zenez, politikak eta feminismoak lotura estua izan zuten, eta emakumeen eskubideak ordura arte beste inon ez bezala bermatu zituzten boltxebikeek 1918ko konstituzioan, historian aurrekari askorik gabeko neurriak hartuz. Besteak beste, botoa emateko eskubidea, abortu librea eta doakoa, dibortzioa, amatasun ordaindua, homosexualitatearen despenalizazioa edo ezkontzatik kanpoko seme-alaben legitimitatea onartuz […]