Erdi Aroan xakea arabiarren eskutik heldu zen Europara. Haien kulturan errotuta zegoen jokoa zen, eta arabiarren ohiturekin iritsi eta hedatu zen. Beraz, ohikoa zen emakumeak xake taularen inguruan, bi aldeetan edota bi aldeetako batean egotea, emakumeen artean zein gizonen aurka jokatzen. Horrela agertzen dira garai hartako artelan askotan, eta historia eta literatura liburuetan ere ugari […]