Mugimenduen denbora mugatzeak, txapelketak sortu izanak, partidak idazteak eta horiek zabaltzeko bitartekoak ugaritzeak eraldatu egin zuten xakea. Aurreko mendeetan zehar nobleen eta aristokraten jokoa izandakoa hirietako kafetegietan eta unibertsitateetan errotu zen, eta gero eta herrikoiagoa hasi zen bihurtzen. Nolabait, xakearen lehen sukarraldia izan zen XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrerakoa. Urte askoan, kartek, ausazko jokoek eta […]