Taldeak eta entseguak antolatzeko tartea mugatua izango da: astearteetan 17:00etatik 21:00etara. Baliteke beste egunean batean beste tarteren bat sortzeko aukera ere sortzea, beti ere izena ematen duen jende kopuruaren eta Jalgiren antolamendu gaitasunaren arabera. Izan ere, Jalgiren asmoa eta nahia, jakina, izena ematen duten guzti-guztiei lekua ziurtatzea da, baina orain ezin da jakin posible izango den. Matrikula epea amaitu ondoren hartuko dira taldeen osaerari eta talde bakoitzaren entseguetarako egun eta orduei buruzko erabakiak.
Izena emateko eta zalantzak argitzeko hitzordua hauxe izango da: urriaren 5ean (asteartea), 18:00etatik 20:00etara, Imanol Urbieta Musika Eskolan. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, jalgi.dt@gmail.com helbidera idatz dezakezue.
Dantzan elkar ikusiko dugulakoan... Jalgi plazara!