- 0 edo hastapen mailako ikastaroa: asteartetan, 19:00-20:00 (urriaren 3tik urtarrilaren 23era)
- Iaz aritu zirenentzako edo dantza ezagutzarik dutenentzako bi ikastaro: astelehenetan, 19:00-20:00 (urriaren 2tik urtarrilaren 22ra); asteazkenetan, 19:00-20:00 (urriaren 4tik otsailaren 7ra).
Izena emateko (kuota: 50 €) eta zalantzak argitzeko aukera izango da irailaren 26an (asteartea), 18:00etatik 20:00etara, Ebro Etxean. Email bidez ere eman daiteke izena, baita edozein kontsulta egin ere (jalgi.dt@gmail.com).
Dantzan elkar ikusiko dugulakoan... Jalgi plazara!