Eloy de la Iglesia zinemagile zarauztarrari aitortza ekitaldi bat egiteko proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2018ko api. 26a, 10:47

Apirileko udalbatzarra egingo dugu gaur arratsaldean eta Irabazi-Zarautzek Eloy de la Iglesia zinemagile zarauztarrari aitortza ekitaldi bat egiteko, mozio bat aurkeztu du.

Eloy de la Iglesiak 23 pelikula zuzendu zituen guztira; bere zinemagintza nabarmenki urratzailea izan zen, arriskatua, inkorformista eta, batez ere, oso pertsonala. Momentu honetan, Eloy de la Iglesia gogora ekartzea gaur egun Mozal legea dela eta hain gaitzetsita dagoen adierazpen eta sormen askatasuna aldarrikatzea da. Bide batez, zinemaren munduan dabiltzan beste zarauztar batzuk ere omendu nahi genituzke: gidoilariak, aktoreak, ekoizleak...

Mozioa hemen dago: Eloy de la Iglesia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide