Gaur egun, inoiz baino beharrezkogoa da gure herriarentzat etorkizun berri bat eraikitzeko gai den Gobernu berri bat. Milioika langile prekario eta aukera faltagatik alde egin behar izan duten ehunka mila gazteentzako etorkizun berri bat. Etxea galdu duten familiei, negozioa itxi behar izan dutenei edo krisialdian dena galdu dutenei laguntzea baino premia handiagorik ez dago. Kobratu gabe edo soldata miserable baten truke lan egiten dutenak; familia osatu nahi eta hasi ere ezin dutenak; sendagaiak nekez ordain ditzaketen gaixoak eta pentsioarekin beraien familiak mantendu behar dituzten erretiratuak babestea baino premia handiagorik ez dago.
Osasun eta hezkuntza publikoei, gizarte zerbitzuei, menpeko pertsonei, I+G+Bari, azpiegiturei, kulturari eta kirolari kendutako inbertsioak berreskuratzea baino premia handiagorik ez dago. Zigorgabetasun osoz elite politiko ustelak egindako diru publikoaren lapurreta sistematikoari amaiera ematea baino premia handiagorik ez dago.
2015ko udal eta foru hauteskundeetan hainbat hautagaitza bateratuetan aurkeztutako Ahal Dugu, Equo, Ezker Anitza eta independiente gisa aurkeztutako kargu publikoek gure atxikimendua azaldu nahi diogu ekainaren 26ko hauteskunde orokorretara aurkeztuko den Elkarrekin Ahal Dugu hautagaitzari eta “50 urrats elkarrekin gobernatzeko” programari. Hautagaitza eta programaren helburuak benetako gobernu alternatiba izatea, herri-klaseen garaipena lortzea eta gizartearen langile gehiengoari hain kaltea handia egin dion bipartidismoarekin amaitzea dira. Irabazteko bat egiten dugu.