2015eko urtarrilaren 23an Zarauzko Udalak hasierako onespena eman zion OR SALBERDIN urbanizatzeko jarduketa-programaren aldaketari.
2015eko uztailaren 6an, behin betiko onespena eman zion proiektuari. Promociones Salbide SL sozietateak, bere izenean eta Salberdin hirigintza-areako beste jabe batzuen izenean, jarduketa-sistema aldatzea eskatu zion Udalari. Orduan, hitzarmen-sistema ezarri zen. Egikaritze pribatuko araubidea, lehen, 2011n1, publikoa zen. Halaber, egikaritze-unitate bat mugatu zen hirigintza-garapenerako, 10-2 Salberdin EU.
Aipaturiko hirigintza-dokumentua jendaurrean egon zen bitartean, agertutako merkataritza-sozietateek eremutik kanpoko zenbait hirigintza-karga birplanteatzea eskatu zuten, idatzizko alegazioen bitartez eta jurisprudentzia berrerori berriaren babespean. Zentzu horretan, Zarauzko Udalak erantzun zuen kontzertazio-hitzarmenean aztertu eta eztabaidatuko zela arazoa.
2015eko abenduaren 16an, Promociones Salbide SL sozietateak Udalari kontzertazioko hitzarmen-proposamen bat aurkeztu zion. Udalak jendaurrean jarri zuen, eta beste jabeek alegazioak aurkeztu zituzten.
Proposatutako hitzarmenean, bigarren klausulan, Auzitegi Konstituzionalaren eta Auzitegi Gorenaren bi epai aipatzen ziren:
2014ko ekainekoa eta 2015ko maiatzekoa.
Epai horiek baliatuz, Promociones Salbide SL sozietateak proposatu zuen Salberdineko plan bereziak eta urbanizatzeko jarduketa-programak aurreikusiko hainbat obra urbanizazio kargetatik kanpo uztea.
Kontzertazio Batzordeak lan batzuk bakarrik hartuko ditu bere gain: unitateko sareak udal-sare nagusiarekin lotzeko behar direnak.
Plan berezian eta urbanizatzeko programan proposatutako obrek 1.340.000 (miloi bat hirurehun eta berrogei mila) euro inguruko kostua izango lukete. Hor sartuko lirateke honako obra hauek:
1. Itaisoro-Bizkaia eta Itaisoro-Mitxelena biribilguneak
2. Zelai Ondo auzoko eraikinen atzeko guneko hobekuntzak
3. Eta Araba eta Aitze kaleetako lan osagarriak: zolatzea, espaloiak egitea eta abar…
Gaurko hitzarmena onartzen badugu, Udalak ordaindu beharko ditu gastu horiek; hau da, zarauztar guztiok ordaindu beharko ditugu.
Udaleko teknikariaren txostenean, ordea, ez da garbi ikusten Udalak ordaindu behar duenik.
2014ko ekaineko epaiak hau esaten du:
La carga de urbanización que el art. 138.2 de la Ley de suelo y urbanismo del País Vasco impone a los propietarios de suelo urbano no consolidado podrá comprender la totalidad de los costes de urbanización si el sistema general sólo es funcionalmente necesario para el ámbito en el que está incluido, o bien la parte que le corresponda de los gastos de urbanización del sistema general incluido, cuando sirve, además de al ámbito de suelo urbano no consolidado, a otros ámbitos, pero no al municipio en general.
Guri galdera hau etortzen zaigu burura:
¿Si las rotondas, que están en el sistema general, sirven al area que se quiere desarrollar, en este caso Salberdin, por qué lo tiene que pagar el Ayuntamiento? Es decir todos los zarauztarras
Salberdineko proiektuak, adibidez, biribilguneak behar ditu? Edo Aitze kalea behar du?
Guk baietz uste dugu. Beraz, epaiek ez daukate funtsik, eta gure ustez, jabeen eskaerak ez dauka zentzurik.
Laburbilduz, Promociones Salbide SL sozietateak eta beste jabeek 1.340.000 (miloi bat hirurehun eta berrogei mila) euro barkatzeko eskatzen dute. Ez dago ez kontrako eta ez aldeko txostenik, baina, Udalbatzar honetan, jabeei dirutza hori barkatzeko eta zarauztar guztioi ordainarazteko eskatzen zaigu. Oso argi dago kontrako botoa emango dugula aipatutako arrazoiengatik.