Bizitza dut anuntzio

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Epelde 2019ko urr. 29a, 06:23

Bai, Euskal Herrian badira bizitzeko toki eder askoak, baina ni ez nauzue engainatuko, ez dago iragarki batean bizitzea bezalakorik.

Izan ere, iragarki batean ez dago etsairik. Denak dira… lagunak, kolegak. Eta inportanteena, ez dago lagun kaspadunik, inori ez zaio puparikateratzen ezpainetan, begizuloak ez dira existitzen eta ez da ile errebelderik sortzen… sudurzuloetan. Eta norbaitengana gerturatzean inori ez diozu hatsss kiratsdunik sumatuko. Ahhhh… ahhhh. Iragarki batean denek garbitzen baitute ahoa… Listerinerekin.

Anuntzio, erreklama batean bizitzea ekintza artistikoa da. Museo eder batean bizitzea bezalakoxea. Edo beti ondo bukatzen den pelikula batean. Poesiaren etxean. Ez dago iragarkietako esloganetan fijatu besterik:Imposible is nothing

• Just do it
• No Martini… no party
• Edo Alzolak, gure basque water-ak, erabili zuen hura:
◦ Be water, my friend.

Bai, anuntzio batean bizitzea paradisuan bizitzea bezalakoa da. Atsedenaldiak kit-kat bihurtzen dira, irribarreak Profident eta loaldi ederrenak Picolin.

Bai. Ez dago iragarki batean bizitzea bezalakorik. Nork nahi du etxe bat Donostiako kontxako lehen lerroan, iragarki batean bizitzeko aukera izanez gero!

Anuntzio batean denak balio du gutxi.
Dena da koma 99.
Arropa beti ateratzen da zuri labadoratik
Telefono denak dira 5 G
eta orgasmora une berean helduko zarete preserbatiboak erabiltzen badituzue.
Anuntzioetan Iberdolarrek ere Greenpeace ematen du.

Eta lasai. Anuntzio batean ez zara inoiz geratuko bakarrik. Iragarkietan ez dago banku bat baino lagun hoberik. Zu laguntzeko daude ONG Direct… estoooo ING Direct eta Bankia eta Saxo Bank eta noski, Bank Bank Bank… Kutxabank.

Eta, ai, gaixoa. Nekatuta zaudela?
Hartu Powerade bat.
Haserre eta freskatzeko beharrean zaudela?
Paco Rabannek itsasoa bidaliko du zuregana, Tafallan edo Isaban zauden erreparatu gabe.
Gose zarela?

Zer nahi duzu? Mcburger erraldoi bat ala Pescanovako arrain kongelatu freskoa?

Bai, benetan, nik esaten dizuet, probatu dut eta bai. Ez dago anuntzio batean bizitzea bezalakorik. Horregatik erabaki dut anuntzio batean geratzea…

Zalantzan egon naiz Tampax anuntzio baten edo zerbeza anuntzio baten artean… Zuek zein iragarki aukeratuko zenukete?

Egia esan, Tampaxenak gehiago pegatzen dit niri baina… zerbezarena aukeratuko dut.

Zerbeza anuntzio batean bizitza sinplea baita eta beti irabazten da. Bai futbol partidetan eta bai hondartzetan. Getariako Elkano jatetxean bazkaltzean bezala da: win win.

Zerbeza anuntzioetako hondartzan eguzkiak ez zaitu inoiz erreko, zerbeza asko edanagatik ez zaizu inoiz tripatxorik aterako. Zerbeza anuntzio batean dena da positiboa, dena da guaya. Ez dago langabeziarik. Denbora librea bakarrik.

Bai  zerbeza anuntzio batean ez dago presarik, ez dago isunik, poliziarik ere ez dago, inork ez du pixik egiten kalean. Eta hau flipantia da baina, mozkorrik ere ez dago. Dena da irribarrea eta buenrollismoa. Eta inportanteena: ez dago errenta aitorpenik ere.

Zuek ez dakit baina ni puxka batean anuntzio honetan geratuko naiz. Nirekin etorri nahi duenak ekarri dezala zerbeza kaxa bat… Denon omenean egingo dugu topa!

Osorik irakurri

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide