Eskatzen dugu kafesne deskafeinatua sojazko esne hotzarekin. Edo epelarekin. Edo apartsu. Eskatzen dugu zerbeza bat eta galdetzen digute tostatua nahi dugun, edo erdi tostatua edo alkoholik gabekoa. Botilatik. Basoan. Pitxerrean. Eskatu genezake te biologiko berdea menta ukituarekin, %100 Himalaiakoa, te bancha japoniarra, te beltz pakistandarra kanela, kardamomo eta bainilla ukituarekin, jan genezake arrautzarik gabeko tortilla […]