1) 6.000 euro CAFÉ-RITS” SUKALDErako: Ritsona kanpamentuan dauden 700 pertsonei egunero jatekoa emateko. Cafe Rits taldeak darama proiektua.
2) 6.000 euro OINOFYTA ESKOLArako: Eguraldi txarra eta negua dela eta kanpamentuko haurrek baldintza egokietan ikasteko, eraikin egokia (doma) prestatzea da helburua. ArmandoAid erakundeak daraman proiektua.
3) 6.000 euro SOLIDARIDAD CON RITSONA proiekturako: Ritsona kanpamentuan egoera tamalgarrienean dauden pertsona eta familiei zuzendutako laguntza da (haur jaio berriak dituzten emakumeak batez ere). Janariaz eta ostatuaz arduratzen dira eta hileroko kuota txikien bidez mantentzen da. Solidaridad con Ritsona erakundeak darama proiektua.
Eta guzti hau Zarautz Tanttaka Musikaldian parte hartu zenuten eta gogotsu lagundu zenuten bolondres eta kolaboratzaile guztioi esker izan da; benetan eta bihotz-bihotzez mila mila esker!
Musikaldiko kolaboratzaileak: Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa, DYA Gipuzkoa, Kabitik, Lukas Gourmet, Babesa Suzai, Uhina, Evaquisa 2000, Indaux, Batela Prest, Izarri okindegia, Salbatore Mitxelena Ikastola, Illarramendi Ezenarro familia, Laia, Gesalaga, Putzuzulo Gaztetxea, Patxi Santamaria, Antza Komunikazio Grafikoa, Larkude Gestion de Riesgos Laborales eta Enparangain baserria.