Txokolatada azaroaren 20an izango da, igandean, 17:00ak eta 19.00ak bitartean, kafetegian bertan, eta txokolatea eta txurro goxo batzuk jateko aukera izango da, 4 euroren truke.
Txartelak salgai daude Laia janari dendan (astelehenetik ostiralera) eta La Perlan (larunbatean eta igandean). Ekimena La Perlako Patricia berak bultzatu du, eta Hotz-Zarautz GKEk bere ekarpena eskertu nahi diona.
Animatu jendea ekimen honetan parte hartzera. Arratsaldea pasatzeko modu bat izateaz gain, ekintza on batean parte hartzeko arrazoia baita.