Torrada

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko mai. 2a, 18:54

Jaki gozoa (azkenburukoa, postrea, deserta…)

torrada. iz. Jaki gozoa, esnetan beratutako ogi xerra irin-arrautzetan pasatu, frijitu eta azukreztaturik egiten den gozokia.

Torrada jaki gozoa da, beratutako ogi-xerrekin egina. Ogi-xerrak limoi eta kanelaz gozatutako esne egosiz beratu eta gero, hozten utzi, irinetan eta arrautzetan pasatu eta frijituta prestatzen dira. Ondoren, azukre eta kanela-hautsez gozatu eta zerbitzatu. Ohiko jakia da inauteri-garaian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide