Zozolotu, mozolotu, totolotu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia

Ikusi hitzaren esanahiak

zozolotu (mozolotu, totolotu). 1) ad. Ergeldu, lelotu, inozotu, tontotu. 2) ad. Ohikoa den arreta edo atentzioa zerbaitengatik galdu.

Norbaitek berez ohiko aditasuna galtzen duenean esaten zaio zozolotu / mozolotu / totolotu egin dela. Bide batez, ergeldu, lelotu… egiten dela adierazteko ere erabil daiteke. Ohiz ez da iraingarria izaten, eta beti (gure inguruan, behintzat) izan ohi du hurbiltasun edo kariño kutsua, batik bat zozolotu erabiltzen denean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide