Galipot

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko mar. 10a, 20:06

Ikusi hitzaren esanahiak

galipot. 1) iz. Bikearen antzeko gai ilun eta likatsua, petrolioa, egurra edo harrikatza destilatuz lortzen dena. 2) iz. Kaleak asfaltatzeko erabiltzen den gai iluna, berotuta likatsua eta ohiko tenperaturan solido bilakatzen dena. 3) iz. Petrolio gordina, pinportak eginda dagoena, batik bat, eta hondartzetara nahi baino maizago iristen dena.

Galipot deitzen zaio (zitzaion) bikearen antzeko gai ilun (ia beltz) eta likatsu bati, petrolio, egurra edo harrikatza destilatuz lortzen zena eta hainbat erabilera zituena, kutxa eta ontziak inpermeabilizatzea horien artean. Kaleak asfaltatzeko erabiltzen zen, baita ere, harriekin nahasita, eta galipota deitzen zitzaion hondartza eta itsasertzetara iristen ziren pinportei, petrolio gordinekoak izan ohi zirenak eskuarki.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide