Airean

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2024ko mar. 10a, 20:01

Ikusi hitzaren esanahiak

airean. 1) adb. Azkar, presaka. 2) adb. airean (egin, irabazi, moldatu…). Erraz (egin, irabazi, moldatu…) 3) adb. airean (eduki, egon... aditzekin). Ernai, urduri.

Agudo alde egin, bizkor joan, presaka alde egin… airean alde egin / airean joan esamoldeen bidez adierazten da. Zer esan nahi du airean bidali esamoldeak? 1) Presaka bidali. 2) Arretarik eskaini gabe, kasurik egin gabe bidali. 3) Zakarki bidali, edo harremanak eten, haserretu. Eta airean eduki esamoldeak? Urduri eduki, zer esango edo egingo zain eduki. Bestalde, oraindik erabaki gabe dagoena airean dago, hau da, zalantzan. Norbait airean erabili diogunean norbait hori mugitzea edo mugiaraztea adierazten dugu. Gauza bertsua airean ibili esamoldearekin: mugitu, mugiarazi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide