ahobero. 1) adj. Gauzak benetan diren baino gehiago direla esaten aritzen dena, esajeratua. 2) adj. Behar lukeena baino gehiago hitz egiten duena.
Ehiztariak eta arrantzale jendeak izan ohi dute ahobero ospea; batek zazpi kiloko erbia ehizatu duela esan dezake, eta besteak hiruko lupia… Beste esanahi bat ere izan ohi du ahobero hitzak: behar baino gehiago hitz egiten duen pertsona, zerbait gorde beharrekoa denean isilik egoten ez dakielako, edota isilik geratu beharrean (eztabaida batean edo) berotu egiten dena eta esan beharko ez lukeena esan. Agian, zuzenagoa litzateke horrelakoari ahozabal deitzea…