txintxarri. 1) iz. Zintzarri txikia, abereei eta jartzen zaienetakoa.
txintxarri. 2) iz. Ezkila txikia, txilina.
txintxarri. 3) iz. Kaskabiloa, txintxarri txiki biribila.
txintxarri, txirrina jo. 4) iz. Txirrina, tinbrea.
txintxarri. 5) adj. Hitzontzia.
Abereei eta jartzen zaien zintzarri txikiari deitzen zaio txintxarri. Bide batez, ezkila edo kanpai txikiari, etxeetan eta erabiltzen zen txilinari ere deitzen zaio horrela: txintxarri, nahiz eta egokiago izan, kasu honetan, txilin. Txintxarriak dira, baita ere, kanpai eitea izan ordez biribilak eta txikiak direnak (hobe kaskabilo deitzea biribil horiei). Txintxarria jo esan ohi zitzaion tinbrea jotzeari (hobe txirrina jo erabiltzea). Norbait bereziki berritsua dela adierazi nahi dugunean, txintxarri deitzen zaio, eta norbaitek gogaitzen bagaitu bere hitz-jardunarekin, esan geniezaioke: txintxarria isildu! edo isildu txintxarria! (beharbada haserretuko zaigu, hizkera zakar samarra baita). Hizkera leunago erabiliz, esan genezake: txintxarria baino gehiago ez da isildu! (berak alde egin duenean edo esatea hobe), eta hobe honela: Eh, mesedez, txintxarria isildu. Zerbait benetan zaila egin behar dela adierazteko, esan ohi da: hasi katuari txintxarria lotzen edo galdetzen da: nork jarriko dio txintxarria katuari? Merezi duenari zor zaiona ematen ez zaionean, edota gehien merezi duena ezer gabe geratzen denean, esaten da: Axuririk ederrena (hoberena) txintxarririk gabe. Alegiako biztanleen ezizena da txintxarriak: Ernialde, asto-herria; Asteasu, tronpa-zulo; Larraul, tabako erretzaileak; lazkaotarrak, antzarrak; ataundarrak, otsoak (edo lapurrak); beasaindarrak, bareak; idiazabaldarrak, azeriak; amezketarrak, euliak; oreindaindarrak, eltxoak; zegamarrak beleak; alegitarrak txintxarriak; tolosarrak, haizeak. Eskatzen ez duenak lortzen ez duela adierazteko, erabiltzen dira: 1) Txintxarri mihi-gabea sasian usteldu. 2) Txintxarri mihi-gabea oholtzan higatu. 3) Txintxarri mihi-gabea sarritan usteldu. Gauza oker edo aldrebes antzean egin direla adierazteko: Idia baino lehen erosi txintxarria. Garai batean, urteetan aurrera joandakoak ezkontzen baziren (neskazaharrak edo mutilzaharrak) herriko gazte jendeak zintzarri-jotzea antolatzen zuen haien ezkon-egunean.