palasta. 1) iz. Balantza edo mugimendu baldar baten ondorio ontzi baten gainetik zein beste nonbaitetik isurtzen den likido kantitatea.
palasta. 2) iz. Likidoak mugitzean edo erortzean egiten duten soinuaren onomatopeia.
palasta. 3) iz. Uhin gisa higitzen den likidoa, itsasoan eta olaturik apenas dagoenean dagoena bereziki: ur-palasta, itsas palasta.
palasta. 4) iz. Ontzi batean likidoak egiten duen joan-etorria edo balantza (nahiz eta ez isuri).
palastaka. 1) adb. Palastak eginez edo haien antzera (ura isuriz edo); plisti-plasta arituz.
Orokorrean, nonbait mugimenduan dabilen urari, hark ateratzen duen soinuari, edo nonbaitetik (mugimendu hori dela bitarteko) isurtzen den likidoari deitzen zaio palasta. Zenbaitetan likidoa bera era aipatzen da: ur-palasta, ardo-palasta… Itsasoan apenas olaturik ez dagoenean eta itsasoko ura ertzeraino iristen denean isil samarrean eta ausardia handirik gabe, olatu ñimiño horiei ere deitzen zaie itsas palastak. Palastan ibili, palastaka edo palastaka ibili plisti-plasta aritzeari deitzeko beste era batzuek dira. Sentimenduek gainezka egiten dutela adierazteko erabil daiteke palasta hitza: bihotzak palasta egin.