oritz, oreitz. iz. Erditu duen ugaztunaren lehen esnea, behiarena batik bat.
Oritz edo oreitz (Zarautzen) deitzen zaio erditu berri duen ugaztunaren esneari, batik bat behi erdi berriaren esneari. Tradizionalki ezaugarri eta gaitasun bereziak eman izan zaizkio oritzari, eta medikuntza tradizionalean ere erabili izan da. Oritza hartu egiten da oritza edan baino, esne hori ez baita izaten erabat likidoa, pinportaduna baizik.