malkar. 1) iz. Aldapa pikoa eta latza.
malkar. 2) iz. Toki aldapatsua, haitzez betea.
malkar. 3) iz. Oztopoz betea den zerbait, zailtasunak dituen lan edo eginkizuna.
malkar. 4) adj. Malkartsua.
Leku aldapatsua da malkarra; batez ere erosotasun gutxi edo batere ez duen lekuari deitzen zaio malkar. Lekuari dagokion esanahia luzatuz, zerbait bereziki zaila denean, oztopoz betea, malkarra dela esan ohi dugu: hizkera errazean hitz egin zuen, malkarrik gabekoan. Edota: bide malkarretan ibili behar baserri horretara iristeko. Horrelakoetan, adjektibo bilakatzen da, eta malkartsu du esanahia. Malkar-bideak bide aldapatsuak dira, erabiltzen zailak, eta malkarrez malkar edo malkarrik malkar ibiltzen da aldapaz aldapa dabilena. Diruak dena berdintzeko eta gainditzeko duen ahalmena aipatzeko esan ohi da: diruak malkarrak zelaitzen (ditu).