Legen

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2023ko mar. 30a, 17:14

Ikusi hitzaren esanahiak

legen. 1) iz. Legenarra; gaixotasun kutsakor kronikoa, Hansen-en baziloak eragindakoa eta larruazalean, nerbio-sisteman eta barrunbeetan arazo larriak sorrarazten dituena, beste izen batez lepra deitzen dena.

legen. 2) iz. Azaleko eritasuna, inguruko azala baino kolore zuriagoko guneak sortzen dituena.

legen. 3) iz. Azaleko eritasuna, zentzu zabalean, batik bat azalaren itxura zuritu, laztu edo desitxuratzen duena.

Azaleko gaixotasun hainbat izendatzeko erabili izan da legen hitza. Horrela, azalean kalte handiak sortzen dituen lepra edo legenarrari legen deitzen zitzaion, baina baita ere ekzemari edo onddoek sortutako azaleko zuritasun edo soilgunei. Bereizte aldera, legenarra edo legen beltza deitzen zitzaion leprari eta legen zuria azaleko beste zenbait gaitzi. Legenarra zuten pertsonak gizartetik baztertuak izan ohi ziren maiz, gaixotasun kutskorra baita. Legenak sendatzeko herri-sendagintzan badira hainbat sendagai (askotan alferrikakoak izanik ere). Horietako bat zaran-belar, iodo-belar edo garitxo-belarrarekin (Chelidonium majus) igurtzitzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide