Lantzoi

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2023ko mar. 30a, 17:10

Ikusi hitzaren esanahiak

lantzoi. 1) iz. Gorputz luzeko itsas arrain mehea, ammoditidoen familiakoa, antxoa luze baten antza duena.

lantzoi. 2) adj. Pertsona txolin edo arina, tentela edo ardurabakoa, nortasunik gabekoa zein jakituriaz urri dena, edo firili-farala arretarik gabe ibili dabilena.

Estimazio handiegirik ez duen arraina da lantzoia, jan jaten bada ere. Bi eratakoak izan daitezke: 1) lantzoi handia (Hyperoplus lanceolatu) bat eta 2) lantzoi txikia edo lantzoia, besterik gabe, (Ammodytes tobianus). Zerbait egitera abiatu eta oker ateratzen denean, esaten omen da: sardinetara joan eta lantzoia ekarri dela. Pertsonen nortasuna adierazteko ere erabiltzen da lantzoi hitza adjektibo kalifikatzaile gisan. Horrela, nortasunik gabeko pertsona txolin edo arinari lantzoi deitzen zaio (Ondarru inguruan, batik bat: Hamaika lantzoi badabil Ondarru aldean!).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide