gatzagi. 1) iz. Hausnarkarien urdaileko zatietako bat (abomasoa, amaierakoa), omaso edo liburuaren ondoan datorrena.
gatzagi. 2) iz. Hausnarkari gazteen urdailetik (azkeneko zatitik, zehatzago) ateratzen den gaia, esnea gatzatzeko erabiltzen dena.
Gatzagi deitzen zaio hausnarkarien urdaileko azkeneko zatiari, benetako urdailari (abomasoa), baina baita hausnarkari gazteen gatzagi horretan aurkitzen den substantziari edo gaiari ere. Gatzagi horrek badu entzima bat esnearen kaseinogeno disolbatua kaseina disolbaezina bihurtzen duena, eta, horrela, esnea mamitu edo gatzatu egiten da, esne-mamia edo gatzatua sortuz.