Eltxar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko aza. 17a, 18:52

Intsektu baten harra, batez ere jakietan hazten den euliaren harra.

eltxar. iz. Intsektu baten harra, batik bat euli beltzak jakietan (haragia, arraina, gazta…) jarritako arrautzetatik jaiotakoa.

Badira hainbat intsektu hildako animalietan edo haragi, arrain edo beste hainbat jakietan arrautzak jartzen dituztenak horrela haiek usteltzen hasten direnean arrautza horietatik sortutako harrek zer jan izango dutelako. Horietatik ezagunenak haragiaren euli, eulitzar edo euli beltzak dira, euli sarkofagoak. Arrautza horietatik sortzen diren euli-larbei deitzen zaie eltxar, eta, hedaduraz, itxura bertsua duten beste hainbat intsekturen larba edo harrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide