Atxitu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia

Harrapatu

atxitu. ad. Heldu, harrapatu, ehizatu, arrantza egin; ihesi doana harrapatu.

Ia erabat atzenduta dugun hitza da atxitu, garai batean bizirik izango zen, ordea, gabon-kanta zaharrak aipatzen baitu:

Olentzago, begigorri,

nun atxitu dek arrai hori?

Zubiaurreko erreketan

bart arratseko hamarretan.

Harrapatzearen esanahi horrez gainera,atxituta egon esamoldea erabiltzen da nekatuta egon, leher eginda egon adierazteko, eraitsita egon erabiltzen den modu bertsuan. Atxituta nago da neka-neka eginda nagoela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide