arba. 1) iz. Zuhaixka edo adar xehea, arbazta.
arba. 2) iz. Zenbait landare igokariri jarri ohi zaion makila edo adar soildua.
arba. 3) iz. Zenbait landareri lurrazaletik kanpora geratzen zaion zatia.
Arba edo arbazta deitzen zaio adar soildu bati, nekazaritza-lanetarako erabiltzen denari, batik bat. Zuhaitz edo zuhaizka baten adar moztua izan daiteke, baita kanabera ere, eta, gehienetan, landare igokariei makila edo euskarria jartzeko erabiltzen da. Horrela, babarrun, leka, ilar edo tomateari arbak jartzen zaizkio, eta makila, kanabera edo arba horiek landareak igo daitezen jartzen direnean, landareak (babarrunak, lekak, ilarrak…) arbatu egin direla. Lagungarri izango den makilaren izena (arba) landare beraren izaera adierazteko ere erabiltzen da. Esaterako, badira arba motzeko babarrunak (gutxi igotzen direnak, ia makilaren beharrik ez dutenak) eta arba luzeko lekak edo babarrunak, nahitaez arbatu egin behar direnak.