Kask-kask / kax-kax

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko ots. 21a, 10:44

Kolpeen onomatopeia

kask-kask. onomat. Kolpetxoen onomatopeia; etxean daudenen arreta deitzeko atean ematen diren kolpetxoak adierazteko erabiltzen direnak, batik bat.

Kask hitza erabiltzen da kolpetxoaren onomatopeia adierazteko, eta kask-kask errepikarekin adierazten dira atean ematen direnak etxean daudenen arreta deitzeko: atea kask-kask jo. Maiz, kax-kax txikigarria erabiltzen da: kax-kax jo, atea kax-kax jo. Beraz, euskaraz ez da tok-tok atean deitzen (erdarakada) kax-kax atea jotzen baizik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide