Imilaun

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko ots. 21a, 10:42

Aleen edukiera-neurria

imilaun. iz. Bizk. Aleen edukiera-neurria, lakari baten neurritsukoa eta iminaren laurdena; neurri hori hartzen duen ontzia, eta han sartzen den ale kantitatea.

Imilauna lakari baten neurritsukoa da, baina lehengo neurri hauetan ez dago inoiz zehatz adierazterik zenbat kiloren baliokidea den, leku batetik bestera neurriak aldatzeaz gain, zein ale neurtu pisu desberdina baitzen. Anegak hamabi lakari omen zituen, baina hamasei imilaun. Neurtzeko zurezko ontzi bikoitz karratua erabili ohi zen lakaria eta lakari-erdiarekin bezalatsu, normalean alde batetik imilauna eta bestetik imilaun erdia hartzen zuena. Urteberri egunean esan ohi zen: Urte barri-barri, txarri belarri, daukanak ez daukanari, imilaun arto eta gari. Imilaunpean egotea deitzen omen zitzaion norbaiti zor zitzaion ospe edo izen ona ez zenean behar bezala aipatzen. Zentzu bertsuarekin erabiltzen ziren gaitzerupean edo lakaripeak egotea aipatzen zenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide