Kria / gria

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko ots. 21a, 10:40

Ikusi hitzaren esanahiak

kria / gria. 1) iz. Arrautza ugari dituen arrain, intsektu edo beste animalia baten arrautza edo umeki multzoa.

kria / gria. 2) iz. Arrabak, arrain batek barnean daramatzan arrautza multzoa.

gria. 3) iz. Umekia, enbrioia; ernamuina.

Arrautza edo kume multzo ugariari deitzen zaio / zitzaion kria. Arrainari dagokionez, zenbait lekutan, arrabak ere deitzen zaie arrautza multzo horri. Arrautza horiek edo haietatik jaitako kume ugariak zaintzeko gorputz barruan edo beretik oso hurbilean edukitzen duten animaliez esaten da kria: arrainak, intsektuak, armiarmak…, eta haien kume ugariez bereziki, Animalia horiek arrautzak edo kumeak zabaltzen dituztenean, kria bota dutela esaten da; armiarma-kume mordoa denak batera jaiotzen direnean, esaterako. Bestalde, enbrioia adierazteko ere erabiltzen da gria: txahal-gria diogunean, esate baterako, txahal baten enbrioiaz ari gara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide