lokai. 1) iz. Lokarria, zerbait lotzeko erabiltzen dena; bereziki barazkiak sortetan lotzeko erabiltzen den lotzeko gaia.
lokai. 2) iz. Leku lehorretako landarea, hosto luze eta mardulak dituena, eta zuntz edo izpietan nahiko erraz banatzen direnak; eskuarki Yucca generokoak izan ohi dira landare horiek.
Garai batean ohiko izan ohi zen baratzaren bazter batean Yucca generoko landareak jartzea eta haien hosto luzeez baliatzea lokaiak egiteko, hau da, zuntz edo izpi meheak atera hosto horietatik eta haiek erabili barazkiak (porruak, tipulak, azenarioak…) sortetan jarri eta lotzeko. Bai zuntz horiei eta, hedaduraz, landare berari ere lokai deitzen zitzaion.