Zizar / xixar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko aza. 3a, 09:50

eitb

Ikusi hitzaren esanahiak

zizar. 1) iz. Irakin ez duen sagar zukua, ondo heldu gabeko sagar goiztiarrekin egina, batik bat.

zizar. 2) iz. Heldu aurretik (baina usteldu gabe) hainbat arrazoi direla medio (haizea, har-joa izatea, gaitza…) zuhaitzetik eroritako sagarrak.

zizar. 3) iz. Zizar-sagarrekin egindako edaria, gehienetan irakin gabe eta gozoan edaten zena.

zizar. 4) iz. Muztioa, batik bat kalitate gutxiko sagarrekin egina denean.

Maiz gertatzen da sagarrak erabat heldu aurretik zuhaitzetik lurrera erortzea, eta sagar goiztiar horiei deitzen zaie zizar (askotan xixar txikigarria erabiliz, eta, halakotan, badu mepretxu ukitua). Zizar horiekin egiten zen edariari ere zizar deitzen zaio (zitzaion) eta sagardo goiztirra izan ohi da, irakin aurretik eta gozoan kontsumitzen dena (zena) gehienetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide