Pelaki / pelaiki / belaiki

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko urr. 15a, 17:05

Nekazariek, kamineroek eta ikazkinek erabiltzen duten hortzik gabeko arrastelu edo pala mota.

pelaki / pelaiki / belaiki. iz. Gaiak (ikatza, lurra, hartxintxarra, errautsak…) uniformeki zabaltzeko edota multzotan pilatzeko erabiltzen den pala (edo arrastelu) kirtenduna.

Oinarrian eta hasieran, nekazariek eta, batik bat, ikazkinek erabiltzen zuten arrastelu hortzik gabe moduko bat zen, ohol kirtendun batez osatua (borobil erdia edo ohol zabal bat perpendikularki jarritako kirtena zuena) eta ikatz-apurrak biltzeko, alea (garia, garagarra…) pilatzeko, bide-ertzetako hartxintxarrak bildu edo banatzeko edota antzeko lanetarako erabiltzen zena. Geroztik burdinazkoak ere egin dira erabilera bertsuarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide