Txongo / txonko

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko mai. 18a, 18:16

Txerri-hezur giharduna


txongo. iz. Txerri hezur giharduna.

Txongo (edo txonko) deitzen zaio txerri-hankaren hezur gihardunari, batez ere ukondoari dagokion zatiari. Beti izan da jaki preziatua, okela zapore handikoa eta usaintsua duelako, eta bai egosia edo bai labean egina Europa guztian nekazale giroan estimu handiko otordua delako barazkiekin prestatuta (aza, patata…). Beraz, saiatu beharko genuke codillo izen berria ahazten eta lehengo txongo zaharra berreskuratzen. Garai gogorretan, gosea ohikoagoa zenean gure lurraldean, herrietan ibili ohi ziren urdaiazpikoaren hezurrak (gihar gehienak galduak zituzten hanka-hezurrak) soka batetik zintzilik zituen pertz-ontzaileak (sustanciero gaztelaniaz). Erlojua ere izan ohi zuten, eta minutuko hainbatean hezurra sartzen zuten lapikoan edo pertzean egosten ari ziren babarrunei "substantzia" pixka bat emateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide