galartzu. 1) iz.Zinta; galtza eta gona-barrenak edo indartu nahi zaizkion ezein oihal-atal sendotzeko josi ohi den xingola.
galartzu. 2) iz.Armadako agintariek besoan edo sorbaldetan eramaten duten txarratela; galoia.
Arropak higatzen dira igurtzi gehien jasotzen duten lekuetan (galtza- eta gona-barrenak, eskumuturrak…), eta hori saihesteko (garai batean, behintzat) jartzen zitzaizkien xingola sendogarriak. Xingola horiei galartzu edo kalartzu deitzen zaie. Bestalde, galartzu erabiltzen da, baita ere, galoiak adierazteko, bai armadako aginte-maila adierazteko erabiltzen direnak, baita beste hainbat apaingarritan ohiko diren txarratelak ere.