Berdotz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko urt. 31a, 11:01

Ikusi hitzaren esanahiak

berdotz. 1) adj.Pertsonez mintzatuz, gaizkitze edo ezusteko bategatik, hotzagatik, gaixotasunagatik, behar baino gehiago edateagatik… zurbildu dena.

berdotz. 2) adj.Eguraldiaz mintzatuz, hotza eta euritsua.

berdotz. 3) adj. Sagar edo beste frutaz ari garela, heldugabea, garratza, berdea.

Berdotz esaten zaio berde antzeko kolorea duenari, baina kolorea adieraztetik harantz doa berdotzen esanahia. Izan ere, berdotz ez da kolore definitu bat gaur egun berdea den eran. Berdotza da, alde batetik, heldu gabea, oraindik gozorik ez duena, fruta garratza, heldugabea edo berdea dela adierazteko erabiltzen dugun kalifikatzailea. Bestalde, eta eguraldiaz mintza garela, eguraldi edo giro hotza eta euritsua esan nahi du. Eta pertsonez ari garela, kolore txarra duena, zurbila. Horrela, aurpegi berdotza izan ohi dute hozkildutakoek, mozkortzeko bidean daudenek edota alditxartuak edo gaixoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide