Kia!

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko urt. 11a, 17:55

Ikusi hitzaren esanahiak

kia! 1) interj.Zerbaitek sortu duen ezin sinetsia adierazteko interjekzioa.

kia! 1) interj.Zerbaitek eragindako harridura handia adierazteko interjekzioa.

Zerbaitek harridura handia sortzen duenean erabiltzen da kia! interjekzioa. Seguru asko gaztelerako quia! interjekzioaren kide zuzena da, haren kalkoa. Orokorrean zerbaitek sortzen duen harridura adierazteko erabiltzen da; harridura horrek eraman gaitzake ezezkora (Kia! kia!. Hori ezin daiteke horrela izan), edota adierazitako hori ukatzera, eta horrelakoetan erabiliagoak dira bai zera! edo keba! esapideak. Esandakoa ezezkoan indartzeko ere erabil daiteke: Oinetako horiek behar direla dantzalekura sartzeko? Kia! Bestalde, harridura horrek miresmena edo sekulako harridura sortzen badu (Banandu egin direla? Kia! Elkarrekin ikusi nituen joan den astean eta!); horrelakoetan ez da izango!, ez da hori (horrela, hala…) izango! edo sinestea ere! esapideak erabiltzen dira ordez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide