Zirtzil

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko urt. 11a, 17:54

Ikusi hitzaren esanahiak

zirtzil. 1) adj.Pertsonez ari garela, zarpatsua, jantzi zahar eta urratuak erabiltzen dituena; gaizki jantzitako pertsona, zarpatsua, arlotea.

zirtzil. 2) adj.Jantziez ari garela, zahar eta urratua.

zirtzil. 3) adj.Balio hutsalekoa, balio gutxikoa; hutsala, huskeriatzat jotzen dena.

zirtzil. 4) iz.Jantzi zahar eta urratua.

Adjektibo kalifikatzaile gisa erabil daiteke zirtzil hitza, eta pertsonei buruz ari garela, jantzi zaharrak eta urratuak daramatzanari dagokio, pertsona zarpatsu edo arloteari. Pertsonari buruz ari beharrean jantziei beraiei buruz ari bagara, jantzi zahar eta urratuak adierazten ditugu zirtzil horrekin. Gauzei buruz ari garenean gauza zirtzilak dira balio gutxi dutenak, hutsalak, alferrikakoak. Zirtzil erabil daiteke izen gisa ere, jantzi zahar eta urratuak (jantziak, eta ez jantzi horiek daramatzan pertsonaren nolakotasuna) adierazteko. Badira zirtzil hitza erabiltzen dituen hainbat esaera zahar: Beti majo nahi duena, beti zirtzil (alferrikako dotorezia gaitzesten duena); Semea ase eta zirtzil, alaba gose eta berregin, hau da, semeari eman behar adina jan nahiz eta ez eduki hura ongi janzteko arretarik (edo dirurik); alaba, ordea, egon dedila gosez, beharbada, baina dotore eta apaindua (berregina).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide