Xaxatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko urt. 11a, 17:49

Ikusi hitzaren esanahiak


xaxatu. 1) ad.Txakurra edo beste animalia bat zirikatu, tentatu edo haserrarazi norbaiti gogor egin diezaion, axekatu.

xaxatu. 2) ad. Norbait tentatu, norbaiti txantxak edo adarjotzeak egin haserretu dadin.

xaxatu. 3) ad. Norbait amorrarazi, ernegarazi, haserreraino zirikatu.

xaxatu. 4) ad. Norbait zerbait egitera bultzatu, akuilatu, kitzikatu.

Norbaiten aurka txakurra zirikatu nahi denean, xaxa horri! edo axa horri! esaten zaio, edota, besterik gabe, xaxa, xaxa!, eta hortik datoz xaxatu eta axakatu edo axekatu aditzak. Beraz, badirudi xaxaturen esanahi nagusia txakurra norbaiten aurka zirikatzea dela. Esanahi horretatik abiatuta, xaxatzea da norbait amorraraztea, ernegaraztea eta haserreraino zirikatzea, eta, hedaduraz, norbait zerbait egitera bultzatzea, akuilatzea edo kitzikatzea. Beste adiera batean, esan nahi du tentatzea, norbaiti txantxak eta adarjotzeak egitea haserretu dadin. Xaxa, xaxa! da txakur bat norbaiti eraso egiteko bidean jartzeko erabiltzen den esamoldea, etaxaxari edo xaxati deitzen zaio zirikatzen duenari (zirikatze hori edozein adieratan izanik ere).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide