txingoan / txingoka. adb. Oin bakar baten gainean ibiliz harri zapal batekin egiten den / zen ume-jolasa.
Txingoan edo txingoka jolasteko lurrean hainbat lauki marrazten dira (jokoaren hainbat aldaera baitaude) eta marraztutako lauki zerrenda horretan harri zapal bat eraman behar da laukiz lauki jokalaria oin bakar baten gainean dabilela. Laukiak, banakoak nahiz binakakoak, zerrendan marrazten dira, zenbakiz ordenaturik. Helburua harria lauki bakoitzera bota, lauki hori ezik beste guztiak txingoan zeharkatu, hau da, oin bakar baten gainean ibiliz, binakakoak izan ezik, horietan bi hankak lurrean jarri behar baitira, eta zenbaki altuenera iritsi ondoren handik abiapuntura itzultzea da, itzulerako jauzietan harria eskuz lurretik jasoz, harria dagoen laukia zapaldu gabe.