Zanbutu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko aza. 24a, 11:12

Korainak gordetzeko ontzitxoa.

Zanbutua da korainak gordetzeko ontzi edo kutxatxoa. Garai batean kanabera-zati batekin egin ohi zen, kanaberazko hodi edo tutu bat zen. Zanbutuaren hondoa kanabera beraren txaplata zen, atal bakoitzean izan ohi duen itxitura, eta goiko aldea kortxo edo egur ziri egoki batekin estaltzen zen. Korainak beti punta zorrotzak barne aldera begira zituztela sartu behar ziren, ateratzekoan mutur zorrotz horiek kamustu edo alferrik galdu ez zitezen. Goxokiak edo zigarro puruak gordetzeko aluminozko tutuak ugaritu zirenean, kanaberazko zanbutuen ordez haiek erabiltzen hasi ziren. Gaur egun kaxatxoetan edo beste ontzietan gorde ohi dira kodainak, eta zanbutu hitza ahazteko bidean dago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide