Bordeles

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko aza. 24a, 11:08

Ikusi hitzaren esanahiak

bordeles. 1) adj. Bordeleko eran egiten den prestakina (bordeles salda deitua), mahats, tomate eta beste hainbat landare babesteko zenbait onddoen (mildiu…) erasotik.

bordeles. 2) iz. Barrika mota, edukiera ertainekoa eta txakolina edota ardoa era tradizionalean gordetzeko erabiltzen dena / zena.

Bordeles hitzak Bordelekoa (Bordeaux, frantsesez) esan nahi du, jakina, Bordeleri dagokiona, eta hiri hori du erreferentzia. Bordeletik etorriak dira Euskal Herrira ardogintzarekin eta txakolina egiteko lanekin lotura duten hainbat kontu. Bordelen asmatu zuten mahastietan kalte handia egiten dituen hainbat onddori (mildiuari, esaterako) aurre egiteko bordeles salda. Prestakin hori kobre sulfatoa uretan disolbatu (urtu) eta kare hilarekin azidotasuna kenduz lortzen da. Nekazaritza ekologikoan erabiltzen bada ere, arazoak sor ditzake, lurzoruan kobrea pilatzeko arriskua baitago. Bestalde, bordolesa/ bordelesa deitzen zaio txakolingintzan maiz erabiltzen zen tamaina ertaineko barrikari. Hainbat neurritako bordelesak ba omen ziren baina ohikoa eta estandarra 225 litrokoa da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide