murgoitu. ad. Mahats-aihenak lurrean sartu landare berriak sortzeko.
Landare berriak sortzeko antigoaleko modu bati deitzen zaio murgoitzea edo morgonatzea. Mahatsondoaren luzakin berri bat (murgoia) lurrean tinkotzen da lurpean mantenduz sustraiak botatzen dituen arte. Landare berria aurrekoaren klon bat da, aurreko landare-amaren berezitasun berak izango dituena (mahats mota edo barietate bera izango baita).