murgoi. 1) iz. Mahats-aihenak udaberrian botatzen dituen begi, puja edo kimua.
murgoi. 2) iz. Mahatsondo berriak osatzeko erabiltzen diren mahats-aihenak.
Mahastiak berritzeko eta mahatsondo onenetatik landare berriak sortzeko, aurreko urteko puja edo aihen berri bat (murgoia) lurrean sartu ohi zen eta han utzi sustraiak bota arte. Landare berriak era horretan sortzeari belaunketa bidezko ugalketa deitzen zaio (reproducción por acodos), edo, beste hitz batez, mahats-aihena murgoitzea.