Arbazta

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ira. 22a, 18:25

Ikusi hitzaren esanahiak

arbazta. 1) iz.Zuhaitzetik erauzi edo moztutako adar xehea.

arbazta. 2) iz.Egur xehea, sutarako gordetzeko egurretik sobera geratzen den egur xehea, adaxkaz osatua, batik bat.

arbazta. 3) iz.Ilarrak edo beste barazki igokariek euskarria izan dezaten lurrean zutik sartzen diren adaxkak; arba.

arbazta. 1) iz.Lihoa lantzean geratzen den soberakina, eta sutarako erabili ohi zena.

Arbazta hitzaren esanahia adaska edo egur xehearekin loturik doa ia beti; horrela, arbazta da zuhaitzetik erauzi edo moztutako adar txikia, sutarako egurra egitean sobera geratzen zaizkigun zotz edo adaskak. Garai batean horrelakoak erabiltzen ziren ilarrak eta antzeko landare igokariei alboan jartzeko eta haiek zutik eta gorantz hazteko balio zutenak. Arbazta edo arba horiek jartzeari arbatu esaten zaio, eta bai babarrunak bai leka edo bainak ere arbatu egiten dira. Kontu izan Zarautzen arba edo arbazta deitzen dugun horri parda, barda edo zarba deitzen zaiola beste hainbat lekutan. Azkenik, lihoa landu ondoren geratzen den hondakin arbatsuari ere arbazta deitzen zitzaion.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide