Kanpoeder

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ira. 22a, 18:20

Ikusi hitzaren esanahiak

kanpoeder. 1) adj. Dotore ibiltzea maite duena; (batez ere) itxura gehiegi zaintzen dituena.

kanpoeder. 2) adj. Arrotzekin hurbilekoekin baino adeitsuagoa dena.

Kanpoederra da, alde batetik, dotore ibiltzea maite duena, apainduta, janzkera, orrazkera eta, oro har, bere kanpoko itxura asko zaintzen duena; zenbaitetan itxura hori gehiegi zaintzen duela adierazteko ere erabiltzen da kalifikatzaile hori. Beste alde batetik, etxetik kanpokoekin adeitsua denari ere esaten zaio, azpimarratzeko, batik bat, etxean ez dela halakoa. Horretarako, dena dela, bada Zarautzen kalifikatzaile aproposago bat, bitxia eta polita: kanpolarrosa. Norbaitengatik jokaera hori (kalean goxo eta etxean zakar) duela adierazi nahi dugunean, esan ohi da: ederra kanpolarrosa!  Gizarteak, lehengoak, bederen, begi txarrez ikusten zuen izaera hori, kanpoeder edo kanpolarrosa izatea, eta honelako esaerak asmatuak ditu hori adierazteko: Gizon kanpoederra etxean gerra. 2) Kanpo ederra, etxean bela (bele). 3) Kanpo ederra, etxean gerra. 4) Kanpoan eder, etxean beltz. 4) Kanpoan eder, etxean munstro. 5) Kanpoan eder, etxean uher. 6) Kanpoan eder, etxe-kakatsu. 7) Kanpoan eder, etxe-kalte. Gizonezkoak bezainbat izan daitezke emakumeak ere kanpolarrosa, baina nik esango nuke gehiago erabiltzen dela gizonengatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide